Txino auzoko jaien egun haundia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Txino auzoko jaiak dira gaur eta denetariko egitaraua prestatu dute. Goizeko 11:00etan haurrentzako jolasak izango dira; eguerdiko 12:00etan txupinazoa; 12:30etan, ahari apustua (Oialumeko A.Barrenetxea eta Donamariako Jose Antonio Uitziren aharien artean); ondoren, harri jasotze apustua izango da (Errezilgo Aimar Irigoien 100 kiloko harriarekin eta Oialumeko Aitor Barrenetxea 70 kiloko harriarekin, 3 minutuan zeinek altxaldi gehien); segidan, trontza apustua (herriko gazteak Txino auzoko gazteen kontra); 14:00etan bertso bazkaria izango da Xabier Silveira, Ministro eta Aitzol Barandiaranekin; 18:00etan, Zpeiz Mukaki dantzari saioa; 20:00etan Esne Beltza taldearen kontzertua (Solanoren talde berria); eta gaueko 23:00etan, DJ Belarekin dantzaldia izango da txosnetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!