Juniorrek eta kadeteek gaur partiduak

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Junior eta kadete mailako saskibaloi taldeek gaur dituzte partiduak, 18:00etan. Juniorrak Easo Bren aurka jokatuko du Bidebietan eta kadeteak Cafes Aitonaren aurka Benta Berrin, biak Donostian. Bi taldeak Federazio Kopa jokatzen ari dira, eta aurrenak dijoaz.

Jardunaldiak bihar

Saskibaloi jardunaldia izango da kiroldegian bihar gazteentzat, goizeko 10:00etatik 11:00etara. 1995 eta 1997 urte artean jaiotakoentzat da jardunaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!