Gipuzkoako txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

tleta hernaniarrek Gipuzkoako txapelketan hartuko dute parte asteburu honetan; kadete, jubenil eta beterano mailakoak Anoetan (bigarren jardunaldia) eta eskola arteko alebinak Elgoibarren.

Domina asko joan den astean

Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian atleta hernaniarrek zortzi domina eskuratu zituzten. Joxeba Lizeagak zilarrezko hiru (altura, jauzi hirukoitza eta pertiga) eta brontzezko bat (pisu jaurtiketa) lortu zituen; Enara Agirrezabalak urrea lortu zuen luzera jauzian; Estibaliz Lionek brontzea (200 m.), Isabel Reyesek urrea mailu jaurtiketan eta Jose Mari Santanak brontzea 800 metroan. Miguel Angel Garinek, Durangon, urrezkoa lortu zuen luzera jauzian eta zilarrezkoa 100 metroan. Maitane Iruretagoienak, bestalde, Zaragozan parte hartu zuen kluben arteko txapelketan, Atletiko San Sebastian taldearekin, eta 12,70eko denbora egin zuen 100 metroan (5garren) eta 4x100 erreleboetan irabazi egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!