Hernanik lehen koska gainditu nahi du Orion

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Hernanik partidu bat eta 11 tantuko abantaila du Orioren kontra. Partiduak 18:00etan Orion.

Hernaniko pelotariak eta pelotazaleak Orion dute gaur hitzordua, herri arteko lehen kanporaketako itzuliko partiduak direlako. Hernanik 11 tantuko abantaila lortu zuen Urnietan joan den asteburuan eta hori mantentzen saiatuko da gaur Orioko frontoian, 18.00etatik aurrera. Hauek dira jokatuko duten hiru bikoteak: kadeteetan: Arrieta-Otaegi; jubeniletan: Garmendia-Salaberria; eta seniorretan: Erroizenea-Gorrotxategi. Seniorretako atzelaria ez da segurua, San Sebastianek ere jokatu baitezake.

Ioritz Arrieta garaile Matienako txapelketan

Ioritz Arrieta kadeteak Matienako txapelketa irabazi du Bolinaga eskoriatzarrarekin batera, finalean Etxeberria-Aretxabaletari 22-15 irabazita. Denboraldi honetan Arrietak jokatzen duen hirugarren finala da; Berria txapelketan garaile atera zen Bolinagarekin eta Burlatakoan galdu egin zuen, Agirianorekin orduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!