Afrikari buruzko jardunaldiek sortutako ´ikusmina` azpimarratu dute antolatzaileek

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Kooperazio taldeak adierazi du jende askok jardunaldien bidez izan duela Saharapeko Afrikaren berri. ´Jendeak interesa jarri du eta gai honi jarraipena emateko asmoa dugu` esan dute.

Hernaniko kooperazio taldeak ´nahiko positibo` baloratu ditu apirilean Biterin Saharapeko Afrikari buruz egindako jardunaldiak. Carlos de la Peña antolatzailearen arabera, hitzaldietara azaldu diren askok jardunaldiei esker izan dute Afrikako zona horretako egoeraren berri eta harrituta geratu omen dira han egiten diren injustiziak ikusita: ´Saharapeko afrika ezezaguna baita hemengo jendearentzat. Palestina, Irak eta Irlandako egoera, esaterako, ezagunagoak dira hemen, baina Afrikako egoeraz orain hasi gara jabetzen, gehienbat azken urteetako inmigrazioa dela eta` dio de la Peñak.

Aurreneko bi hitzaldiek arrakasta haundien

Hitzaldi gehienetan jende berdintsua bildu den arren, lehenengo bi hitzaldiek arrakasta haundiagoa izan zuten: Carlos Garcia Casak eta Jeanne Rolandek Afrika nola dago gaur egun? Oraina eta etorkizuna ikusteko modu berriak. Ideia eta garai berriak izenburuarekin eman zutena eta Gerardo Gonzalezek Munduko Potentzia nagusiak Afrikako batasunaren aurrean gaiarekin eman zutena. Antolatzaileek pena bakarra dute: Afrika plana azaldu behar zuen Espainiako Gobernuko kidea, azken momentuan ezin ekarri izana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!