Etorkinen bozkatzeko eskubidearen inguruko mozioa onartu du Bozeramaile Batzordeak

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Mozioa AMHER elkarteak aurkeztu du. EA, EB eta EAJk alde bozkatu dute. PSE-EE eta PPk kontra.

aMHER elkarteak mozioa aurkeztu zuen apirilean, besteak beste eskatuz, plenoak aldarrika zezala etorkinen bozkatzeko eskubidea. Elkarteak jakinarazi du mozio hori joan den apirilaren 26ko Bozeramaile Batzordean onartu zela, EAJ, EA eta EBren aldeko botoekin; eta PSE eta PPren kontrako botoekin. Mozioan eskatzen dena Mozioan eskatzen da plenoak aldarrika dezala etorkinen bozkatzeko eskubidea, eta baita ´diskriminazio guztien aurka` dagoela ´eta gizarte integrazioa bideratzeko neurri guztien alde, bereziki udal hauteskundeetako bozka-eskubidearen alde` ere. EAk proposatu zuen testu honi gehitzea hauteskunde ezberdinetan aplikatu behar dela eskari hori. Dagokien erakundeei bozkatzeko eskubidea gauzatzeko behar diren lege aldaketak egitea eskatzea ere aipatzen da mozio honetan. Azkenik, onartutako akordio hau erakunde ezberdinetara helaraztea onartu zen Bozeramaile Batzordean: parlamentu-ordezkaritza duten talde politikoen bozeramaileei, Espainiako Gobernu presidenteari, lehendakariari, Espainiako Parlamentuko presidenteari, Eusko Legebiltzarreko presidenteari, Gipuzkoako ahaldun nagusiari, Gipuzkoako Batzar Nagusiei, Europako Parlamentuari eta Europar Komisioari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!