Portu eta Latsunben parkea eta frontoi txikia egin dituzte, bizilagunek eskatuta

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Andoni Amonarraiz, Zerbitzu Publikoetako zinegotziak auzo hauetan egindako obren berri eman du.

Udalak jakinarazi du, prentsara bidalitako ohar baten bidez, Portu eta Latsunben ekipamendu berriak jarri dituela, auzo horietako auzo elkarteek hala eskatuta. Andoni Amonarraiz, Zerbitzu Publikoetako zinegotzia denak azaldu duenez, ´Portu auzoan RENFErena zen eta guztiz utzita zegoen eremu bat egokitu da eta bi frontoi eraiki ditugu. Laster saskibaloi saskiak ere jarriko ditugu eta baita pin-ponera jolasteko mahai bat eta aisialdirako gune berde berri bat ere`. Latsunbeberrin ere, kiroldegi ondoan dagoen plazan, bost urte arteko haurrentzat parke bat jarri dute. Andoni Amonarraizek azpimarratu duenez ´urtez urte bizilagun elkarte ezberdinen eskaerak eta behar-izanak asetzen joan gara eta hala jarraitzea espero dut`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!