EAE-ANV alderdiak aurkezteko aukera izango du Hernanin Udal Hauteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 5a, 02:00

Espainiako Estatuko abokatuak eta Fiskaltzak ez du EAE-ANVren Hernaniko zerrenda inpugnatu eta Udal hauteskundeetan izango da. Abertzale Sozialistak-en plataforma guztiak, berriz, inpugnatu egin dituzte eta ez dago argi aurkeztu ahal izango duten.

EAE-ANV alderdiak Udal hauteskundeetan parte hartu ahal izango du Hernanin. Ostegunean jakin zen Espainiako Estatuko Fiskaltzak eta abokatuak inpugnatu egin zituela Abertzale Sozialistak-eko plataforma guztiak, tartean Hernanikoa, eta EAE-ANV-ren 133 zerrenda (Astigarragako, Andoaingo, eta Donostiakoak, esaterako) ´kutsatuta` daudela eta. Baina Marian Beitialarrangoitia buru duen Hernaniko zerrenda ez dago horien artean. Atzo bukatu zen errekurtsoak aurkezteko epea, eta inpugnatutako zerrendak hauteskundeetan parte hartu ahal izango duten gaur jakinaraziko du Auzitegi Gorenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!