Hernaniko EAE-ANVko zerrenda datozen udal hauteskundeetan izango da

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 4a, 02:00

Espainiako Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak ezker abertzaleko plataforma guztiak eta EAE-ANVko zenbait zerrenda inpugnatu ditu. Marian Beitialarrangoitia buru duen Hernaniko EAE-ANVren zerrenda ez da inpugnatua izan eta datozen hauteskundeetan parte hartzeko aukera izango du. Hernaniko Abertzale Sozialistak plataforma aldiz inpugnatua izan da, ezker abertzaleak aurkeztutako gainerako plataformak bezala. Inpugnazioen kontrako alegazioak jartzeko epea gaur 18:00etan bukatzen da eta Auzitegi Goreneko 61garren salako 16 magistratuei datorren larunbatean amaituko zaie epea SAren eta EAE-ANVren inpugnazioei buruz erabakitzeko. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegiteak jartzeko aukera egongo da gero, eta hark kanpaina hasi aurretik eman beharko du azken erabakiaren berri.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!