Txino auzoko jaiak gaur hasiko dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 4a, 02:00

Gaur hasiko dira Goizuetako Txino auzoko jaiak. Gaueko 23:00etan mus txapelketa izango da Zubiondo tabernan. Festek bihar izango dute jarraipena: 11:00etan haurrentzako jolasak izango dira; 12:00etan txupinazoa; 12:30etan ahari apostua; segidan, harri jasotzaile desafioa 100 kiloko harriarekin (Errezilgo A. Irigoien Hernaniko A. Barrenetxearen kontra) eta trontza apostua herritarren artean; ondoren, Goizuetako koruaren emanaldia; 15:00etan, bertso bazkaria (Silveira, Ministro eta Aitzol Barandiaranekin); 18:00etan, Zpeiz Mukakiren eskutik dantza saioa; 18:30etan, Esne Beltzaren kontzertua txosnetan; eta ondoren DJ Belaren emanaldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!