Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 4a, 02:00

Hernaniko bertso eskolako gazteak gaur Andoainen izango dira, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Gazteak ondo preparatuta dijoaz txapelketara, izan ere, joan den asteburuan Errezilen izan ziren bertako bertsolari gazteekin bertsotan elkar-probatzen. Txapelketa arratsaldeko 15:00etan hasiko da, idatzizko frogarekin. Arratsaldeko 16:00etan bapateko kanporaketa izango da. 15 urte arteko kategorian honako bertsolariak ariko dira: Eñaut Martikorena, Jon Iturbe, Eli Pagola eta Aingeru Otxotorena. 15 urtetik gorako taldean beste bertsolari hauek hartuko dute parte: Arnaitz Lasarte, Oier Iurramendi eta Amaia Otxotorena. Txapelketa Aita Larramendi ikastetxean izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!