HIRIGINTZA Batzordea izango da gaur, eguerdiko 13:00etan. Bertan hitz egingo da Agustinetako obretan udalari dagokion aprobetxamenduaz. Udalak obra horiengatik dagokion lokal bat hartu beharrean, dirua hartuko du. Batzordean aldaketa hori egiteko hitzarmena onartuko da.
AASSek ingurugiroan izango duten eraginaren gaineko ebaluazioaz ere hitz egingo dute. Falta ziren eremuetako txostenak onartuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!