Maiatzaren 13an izango da aurten Herri Urrats eta Dobera euskara elkarteak autobusa ateratzeko asmoa du. Autobusa goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik eta 19:00etan egingo du buelta. Autobuserako txartelak 9 euro balio du eta Doberako egoitzan (Larramendi, 11) hartu daitezke 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!