Nafarroako ‘Senda Viva’ parkera irteera haurrentzat

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 2a, 02:00

Txantxangorrik urtero antolatzen du gaztetxoentzat irteera, orain arte Cabarcenora joan izan dira, baina aurten aldatu egin dute eta Senda Viva Nafarroako parkera joango dira. Irteera ekainaren 10ean izango da, egun pasa, eta 10 eta 15 urte arteko neska-mutilek eman dezakete izena. Minizoora bisita, hegazti harraparien erakustaldia, parkeko animaliak ezagutu (artzak, otsoak, eta abar) eta tiobiboetan ibiliko dira. Idazlan, marrazki eta argazki lehiaketa ere antolatu dute parkeari buruz. Bidaia 15 euro kostatzen da umeentzat eta 25 euro helduentzat (bazkaria barne). Izen emateko egunero izango dira 11:00-12:00etara eta 19:00-20:00etara, elkarteko bulegoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!