Pablo Tejada irabazle larunbatean, Santa Barbarako tirada sozialean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 1a, 02:00

Joan den larunbata eguerdian jokatu zen Santa Barbaran Txantxangorri elkarteak antolatutako Trap amerikarra tirada soziala. Pablo Tejada izan zen irabazlea eta 15 platerak bota zituen bakarra. Atzetik izan zituen 14 plater botata: Cristobal Barragan, Iñaki Estarloa, J. Antonio Aranburu, Yon Aranburu eta Roberto Garcia. 18 parte hartzaile izan ziren guztira. Irabazleak ardo botila bat eta paletilla jaso zituen sari modura. Bigarrenak paletilla, eta ondorengoek txorizoak, gaztak eta abar. 18 parte hartzaile izan ziren guztira. Trap amerikarrean parte hartzaile bakoitzarentzat 15 plater botatzen dituzte, tiro bakarrera. Tiro zuzendaria Xabier Mujika izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!