Floridan bizi izan direnen bazkaria maiatzaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 30a, 02:00

Floridan bizi izandakoek eta gaur egunean bizi direnek bazkaria dute datorren maiatzaren 12an, Etxeberriko Lagunartea elkartean. Izena eman nahi duenak maiatzaren 2a baino lehen egin behar du. Bazkaria bi urtean behin egiteko ohitura dute, eta garai bateko jendea elkartu eta kontu batzuk kontatzeko aitzakiarekin egiten dute. Izena emateko, deitu asteazkena baino lehenago telefono hauetara: 943-554278 (Juanito), edo 663-031758 (Joxe Martin).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!