Langile-HKE txapeldunorde gelditu da Euskadiko kadete mailako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 30a, 02:00

Langile-Hke Euskadiko txapelketa bikaina eginda etorri da aurten ere, bigarren sariarekin, Getxoko Aixerrota taldearen kontra finala 0-3 galduta. Finalerako sailkapena lortu zuten, goizeko bi partiduak irabazita: lehenengoa 3-0 Leketioren kontra; eta bigarrena ere 3-0 Santo Tomasen kontra. Arratsaldean jokatu zuten finala Getxoko Aixerrotaren kontra eta erasora bildurrik gabe jokatu bazuten ere getxoztarrak gehiago izan ziren. Dena dela, aurten denboraldi bikaina egin dute, aurrekoetan bezala, eta Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko txapeldunorde sariekin bukatu dute denboraldia, orain bi urte bezala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!