Kadeteek 22-0 irabazi zuten, jubenilek 10-22 galdu, eta nagusiek 22-21 justu-justu irabazi. Bueltako partiduak datorren larunbatean, 18:00etatik aurrera, Orion.
hernanik Herri Arteko lehendabiziko partiduak jokatu zituen atzo Urnietan eta 2-1 irabazi zion Oriori, jardunaldi nahiko parekatuan. Ioritz Arrieta eta Aritz Otaegi kadeteek oso erraz irabazi zieten oriotarrei: 22-0. Arrietak sakez izugarrizko mina egin zuen. Bigarren partiduan, jubeniletan, Garmendiak eta Salaberriak 10 tanto egin zituzten, eta oriotarrek joku maila haundia azaldu baitzuten. Hirugarren partidua larri xamar irabazi zuten Erroizeneak eta Gorrotxategik (22-21), partidu hasieran abantaila haundia bazuten ere. Oriok bi atzelari ekarri zituen atzo eta biak Gorrotxategiri jokatu zioten. Gorrotxategik bukaeran beherakada izan zuen, baina Erroizeneak eta biak hasieratik egindako lanak partiduari eusteko aukera eman zieten. Bueltako partiduak datorren larunbatean, Orion, 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!