Hizkuntza Eskubideen Astea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz erakundeak eta Hernanin ere antolatu dituzte ekitaldiak gaur eta bihar. Udalerrietako hizkuntza politika izenburuarekin hitzaldia emango du gaur Kontseiluko kide batek 19:30etan Biterin. EHEk nabarmendu du ´Euskal Herri osoan bezala` Hernanin ere zapalduak daudela hizkuntza eskubideak, eta honen guztiaren aurrean, hernaniarrak ekitaldietan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!