Antonio Miner irabazle

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 30a, 02:00

antonio Minerrek irabazi zuen atzo Ereñotzun, Presidente Txapelketako tirada, 46 brilarekin, eta Nikolas Osabaren kontra desenpatea jokatuta. Hirugarren Joxe Ugalde Elur Txorikoa izan da. Sailkapen orokorrean, beraz, Andoni Berasategi Idiazabalgoak irabazi du txapelketa, eta lehendabiziko herritarra Antonio Miner izan da, bosgarren postuan. Datorren astean Gipuzkoako kopa hasiko dute Usurbilen eta 3 tirada izango dituzte: lehenengoa Usurbilen, bigarrena Lasarten, eta hirugarrena Idiazabalen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!