´Patronala eta instituzioak errudunak, lan istripu gehiago ez`

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 30a, 02:00

lan Osasun eta Segurtasunerako Nazioarteko Eguna zen larunbatean, eta Hernaniko Elkartzen eta LABek kontzentrazioa egin zuten ´lan istripuetan hildako langileei eta beren senitartekoei elkartasuna adierazteko eta sarraski honekin behin betikoz bukatzeko`. Plaza Berrin bildu kontzentrazioan bildu zirenek jendeari banatu zien orriek ziotenez ´Milaka lan istripu izan dira, hildakoak, gaixotuak eta elbarrituak eragin dituztenak 2006an. Euskal Herrian izandako 129 hildakoek argi uzten dute arazoaren tamaina`. Bi taldeen ustez, errudunak patronala eta administrazioa dira, eta ´lan segurtasun neurri guztiak bete beharrean poltsikoak betetzera dedikatzen dira, gure osasuna eta bizitza arriskuan jarriz`. Gogoratu zuten aurten 43 direla lan istripuetan hildako langileak, eta protesta egiten segiko dutela kasu bakoitzaren aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!