Postu ona lortu zuen atzo Otxotorenak, baina ezin izan zuen indartsuenen taldean sartu. La Herrera lehen mailako portuan hautsi zen lasterketa eta 13 txirrindulariko taldea iritsi zen aurretik, guztien buru Caisse D’Epargneko Karpets eta Plaza. Lehenak etapa irabazi zuen eta bigarrena lider jarri zen. Xabat bigarren taldean sartu zen atzo eta sailkapen nagusian 16garren da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!