Gaur hasiko du Hernanik Herri Arteko txapelketa, Orioren kontra, Urnietan, 11:00etatik aurrera. Hiru partidu jokatuko dituzte gaur, eta datorren astean Orion jokatuko dituzte beste hiru. Hernanik berez irabazteko kanporaketa du, faborito beraiek baitira, baina Oriok sorpresa emateko moduko taldea du, beraz, ez dute hernaniarrek erabat konfiatuta atera behar. Hernaniko taldean jokatuko dute: kadeteetan, Ioritz Arrietak eta Aritz Otaegik; jubeniletan, Julen Garmendiak eta Aritz Salaberriak; eta nagusietan, Garikoitz Erroizeneak eta Aitor Gorrotxategik. Gaur, Urnietan, 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!