San Joan Konpartsako entsaioak maiatzaren 4an hasiko dira. Entsaioak ostiraletan eta larunbatetan izango dira. Ostiraletan, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara eta larunbatetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Entsaioak Urumea ikastolako Gay Mur eraikineko lokaletan izango dira. San Joan jaietako aurtengo gaia Paradorea izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!