Udal Euskaltegiak udaberriko barnetegia antolatu du ekainaren 1etik 3ra. Azkoitira joango dira. Ostiralean aterako dira, arratsaldeko 19:00ak aldera eta igande arratsaldean itzuliko dira. Izena emateak 50 euro inguru balio du (oraindik ez dute prezioa zehaztu). Plazak mugatuak dira eta izena emateko euskaltegira deitu edo emaila idatzi beharra dago: izen-abizenak eta telefonoa utzi. Harremanetarako: euskaltegi@hernani.net edo 943-331896.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!