Aurrematrikula egiteko epea

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 29a, 02:00

Helduen Hezkuntza Zentroak ireki du aurrematrikula egiteko epea. Bigarren Hezkuntzako titulaziorik ez dutenentzat honako ikastaroak daude aukeran: irakurtzen eta idazten ikasi, ezagutza orokorra berritu, seme-alabei etxekolanak egiten laguntzeko eskolak, DBHko titulazioa lortzeko edo Erdi Mailako Zikloetan sartzeko prestatu, euskara, ingelesa eta informatika. Bigarren Hezkuntzako graduazioa dutenak beste ikastaro hauetan matrikulatu daitezke: 25 urtetik gorakoentzat unibertsitaterako sarrera eta Goi Mailako Zikloetarako sarrera prestatzekoa. Matrikula egiteko astelehenetik ostiralera dute bulegoa irekita: goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Telefonoa: 943-335318. Helduen Hezkuntza Zentroa Antziola auzoko 62 zenbakian dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!