Bost gol ospatu zituen atzo Hernanik. Hernanik 5 Beriok 0

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 29a, 02:00

gorengoen taldeak erakustaldia eman zuen atzo Zubipen eta erraz nagusitu zitzaion Donostiako Beriori, 5-0. Hasieratik nagusi Azkar bideratu zuten partidua etxekoek, 25garren minuturako lehenengo gola sartu baitzuten eta hamar minutura ia erabakita utzi zuten, bigarrenarekin. Atsedenaldira 2-0 iritsi zen partidua, eta bigarren zatian gol gehiago iritsiko ziren sentsazioarekin. Beste hiru gol bigarrenean Eta halaxe izan zen. Partiduak lehenengo zatiko bidetik jarraitu zuen eta Hernanik nagusitasun osoz jokatuz, beste 3 gol egin zituen. Aipagarria da, etxekoak partidua menderatua izan arren, aurkariari egindako presioa eta egindako lana. Txispa haundiarekin dago talde zuriberdea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!