Maialen Adarraga eta Olatz Pavon 4garren luzera jauzian eta pisu jaurtiketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 29a, 02:00

Eskolarteko Gipuzkoako atletismo txapelketak izan ziren joan zen asteburuan Sagastialden eta infantil mailako 300 bat neska-mutilek hartu zuten parte bertan. Emaitzei dagokienean, nesketan La Salle izan zen irabazlea, bigarren Txingudi, eta hirugarren Orixe. Hernani 13garren gelditu zen, baina hiru atleta falta zituela hartu zuen parte. Mutiletan, Toki Alaik irabazi zuen, Arizmendi bigarren eta Oianguren hirugarren. Hernanik ez zuen talderik atera. Atleta bakoitzaren lanari begiratuz gero, azpimarratzekoa izan zen Maialen Adarraga eta Olatz Pavon hernaniarren lana. 4garren egin zuten biek, lehenengoak luzera jauzian eta bigarrenak pisu jaurtiketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!