dantzari Txikiak eta haiek ikustera ateratako herritarrak agurra eman zioten atzo aurtengo Dantzari Festari. Hernaniko kaleetan ibili ziren, Hernaniko Ttarla dantza taldea; Irungo Ibarla Meaka dantza taldea; Anoetako Udala Anoetako dantza taldea; Errenteriko Ereintza dantza taldea; eta Donostiako Eskola, Goizaldi eta Trebeska dantza taldeak. Jarraian izan zituzten Alkarkideko dantzariak, garai bateko Alkartasunako dantzari ohiak, haiek ere Hernaniko kaleetan barrena. Dantza ekitaldiak eskaini zituzten kalez kale eta herritarrak eta gurasoak atzetik zituztela, bat baino gehiago dantzan.
Astebeteko festa
Dantzari Festa urtero egiten den festa da Hernanin, eta aurten 12garren aldiz aste osoko egitaraua osatu dute, emanaldi, erakusketa eta abarrekin. Kalean zehar egindako emanaldi eta kalejirak, auzoz auzo Euskal Herri guztiko dantzariek egindako dantzak, Euskal janzkien erakusketak egunero, Biteri kultur etxean, Patxi Perezen Erromeria, Dantzari Txikien eguna, eta abar. Ekitaldietan jende askok hartu du parte eta laguntzen ere elkarte eta herritar asko izan dituzte, urtero bezala. Arduradunak gustora azaldu dira, eta hurrengorako animatuta, baldintzek laguntzen badute.