Etxeberri auzoan dagoen Benta Berriko bolatokian norbait sartu eta bertako zenbait gauzari su eman zien atzo goizaldean. Arduradunek Kronikari jakinarazi diotenez mahaia, aulkia, argazki panel bat eta abar erre dituzte, eta armario barruan zeuden brila batzuk ere ikututa gelditu dira. ´Grazia egitera` sartu direla jakinarazi dute arduradunek, ´beste helbururik gabe, horretaraxe`. Gaur albiste hobeak ere badira bolarientzat, Presidente Txapelketako azken tiraldia jokatuko baita Ereñotzun. Tiraldia, goizean 10:00etan eta arratsaldean 16:30etan.
Bola tiraldia gaur Ereñotzun, Presidente Txapelketako azkena
Ereñotzuko bolatokian tiraldia izango da gaur, goiz eta arratsalde, Presidente Txapelketari bukaera emateko. Idiazabalgo Andoni Berasategi dijoa txapelketako lider, 138 brilarekin eta Antonio Miner ereñotzuarra da lehendabiziko herritarra, 125 brilarekin, bederatzigarren postuan. Gaur, goizean 10:00etatik 11:30etara izango da tiraldia eta arratsaldean 16:30etatik 17:30etara, Ereñotzuko bolatokian.
Lehengo asteko emaitzak
Joan den astean, Seguran Antonio Agirre segurarrak irabazi zuen, 48 brila botata. Lehenengo hernaniarrak Joxe Ugalde eta Antonio Miner izan ziren, 44na brilarekin.