MAIaTZAREN 1ean 50 urte beteko dira Sagastialdeko etxeak inauguratu zirela. 50 urte pasa dira, baita ere, auzoan aurreneko auzotarrak bizitzen jarri zirenetik. Garai haietan auzoko jaiak ere egiten ziren eta 50. urteurrena dela aprobetxatuta, auzoko jaiak berpiztuko dituzte. Urteurrena maiatzaren 1ean izan arren, maiatzaren 12an izango dute festa eguna. Asmoa da Sagastialden bizi diren eta bizi izan diren auzotarrak biltzea eta gainerako herritarrak auzora gerturatzea. Festa nagusiki Galarreta jatetxean egingo dute. Bazkalondorena girotzeko musika ere izango da.
Izen ematea
Bazkarirako izena emateko Kutxara jo behar da 50garren urteurrena izeneko kontuan 30 euro ingresatu behar dira.
Egitaraua
- 12:00 San Jose Langilea parrokian meza.
Segidan, argazkiak ateratzeko bilduko dira Plazoletan, eta
kotxeak antolatuko dituzte Galarreta jatetxera joateko. Autobusa ere izango da kotxerik ez dutenentzat. - 14:00 Bazkaria. Bazkalondoa girotzeko musika izango da.
- 19:30 Autobusa izango da Galarretatik auzora itzultzeko.