Cabrera, Vazquez eta Ugalde irabazle

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 28a, 02:00

Txantxangorriko 37garren arrantza txapelketa jokatu zen lehengo asteburuan eta Unai Cabrera izan da irabazle, 4 pieza harrapatuta (1.725 gramo). 12-14 urte artekoetan, Xabier Vazquez geratu da irabazle 3 amurrain eta 1.245 gramorekin eta amurrain haundiena berak atera zuen, 546 gramokoa; bigarren, Uztaritz Geresta 3 amurrain eta 1.102 gramorekin; eta hirugarren, Ivan Mena, 3 amurrain eta 994 gramorekin. 12 urtez azpikoetan, Alex Ugalde gelditu da txapeldun 4 amurrain eta 1.373 gramo; bigarren, Manex Cabrera 3 amurrain eta 1.175 gramo; eta hirugarren, Asier Ormaetxea, 4 amurrain eta 1.122 gramo. Guztira 28 parte-hartzaile izan dira eta 39 amurrain harrapatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!