Trap Amerikar tiraldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 28a, 02:00

Txantxangorri elkarteak tiraldia antolatu du gaur Santa Barbaran, Trap Amerikar modalitatean. Hamabost plateretara jokatuko da eta lehenengo 12 sailkatuentzat izango dira sariak. Horrez gain, Txantxangorri elkarteko erregularitate txapelketarako ere puntuagarria izango da gaurko tiraldia. Hasiera, goizeko 10:30etan izango da eta 11:30etan itxiko da izen ematea. Tiraldian izen emateak 10 euro balio ditu eta Xabier Mujika izango da zuzenduko duena. Txantxangorrin jakitera eman dutenez, parte hartzeko beharrezkoa da federazioko lizentzia izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!