KAROBI elkarteak antolatuta, Leonen asteburu pasa egin zuten 30 bat lagunek. Castrillo de Polvazares herria bisitatu zuten eta Santiago Bideko Cruz de Ferro leku mitikoan elkartearen armarria jarri zuten. Hiriburua ere bisitatu zuten. Hala ere, dena ez zen paseoa izan, bertako janari eta edariak dastatzeko aukera izan baitzuten. Elkarteak irteeraren balorazio positiboa egin du, giro ederra izan zelako eta dena ondo atera zelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!