Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Trainerila liga hasiko da gaur Mutrikun eta bihar eta asteartean ere izango dira estropadak. Hernaniko trainerila ere bertan izango da, Gipuzkoako beste 11 talderekin batean. Guztira 8 estropada izango dira eta gutxi gorabehera hau bukatzean hasiko da traineruen liga. Gaurko estropada Mutrikun izango da, arratsaldeko 17:00etan. Bihar ere Mutrikun izango dute, goizeko 11:00etan eta asteburu-zubi honetako hirugarren estropada asteartean izango da, 11:30etan, Hondarribian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!