Hernanik ezin Luberriren kontra

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 30a, 02:00

Hernanik 3-2 galdu zuen atzo Emakumezkoen ligan, partidu oso parekatua jokatuta. Lehen zatian pattal xamar aritu ziren Jon Zabaletarenak, eta Luberri 2-0 jarri zen markagailuan. Deskantsoa baino lehen Nahiak sartu zuen 2-1ekoa. Bigarren zatian, berriz, Hernanik oso ondo jokatu zuen eta berehala sartu zuen 2-2koa Urkiak. Partidua bukatu baino 10 minutu lehenago jokoz kanpo nabarmenean sartu zuen Luberrik 3-2koa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!