Txotx Batzordeak denboraldia bukatu ondorengo lehen bilera egin berri du eta sektore desberdinek bat egin dute esaterakoan elkarbizitza mantendu ahal izateko neurri berriak hartu behar direla. Batzordeak dio ´gertaera kezkagarriak` gertatu direla txotx denboraldian Hernanin, eta orain arte hartu diren ´neurri ezegokien inguruan` gogoeta egin behar dela, eta elkarbizitza bermatzeko neurri berrien beharra dagoela. Batzordeko kideek (bizilagunek, sagardotegiek, ostalariek, dendariek eta Udalak), konpromisoa hartu dute ekainerako proposamen berriak egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!