Dobera Euskara Elkarteak bazkideei dei egin die zuzendaritza berria eratzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 28a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak zuzendaritza berria eratzeko zerrenda irekia du. Oraingo zuzendaritzak urte asko daramazki eta kide gehienek uzteko asmoa azaldu zuten azkeneko batzarrean. Bazkideak bakarka edo 4-5eko taldean aurkeztu litezke zuzendaritzarako eta horretarako Doberara deitu edo bertatik pasa besterik ez dute. Dobera-Kronikak bere 490 bazkideak animatu nahi ditu zuzendaritza berria eratzera. Izen emateko epea ekainaren 11ra arte da eta ez-ohiko batzarra 12an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!