‘Zuk zuk jaunaren alfabeto berria’ antzerkia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 28a, 02:00

HAURRENTZAT Zuk zuk jaunaren alfabeto berria antzezlana izango da gaur goizean Biterin. Emanaldia Irrintzi produkzioak-ek sortu du eta Bernardo Atxagak idatzitako izen bereko ipuinean oinarritutakoa da. Aktore eta objektuak nahasten dira lan honetan, eta txotxongiloek eta letrek protagonismo berezia hartzen dute. Azpimarratu dutenez, testua ere oso interesgarria da eta mezu aldetik haur eta gurasoentzat da egokia. Emanaldia 3 urtetik gorako ikusleentzako da eta 50 minutu irauten du. Antzezlana goizeko 11:00etan izango da, Biteriko areto nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!