Erromeria gaur Plaza Berrin Patxi Perezekin

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 27a, 02:00

19:00etan izango da; euria balitz Atsegindegin. Euskal janzkiak ikusteko azken eguna Biterin.

XII. Dantzari Festaren barruan, erromeria izango da gaur Plaza Berrin, Patxi Perez eta Batbiru taldearekin, 19:00etan hasita. Euria egingo balu, Atsegindegin egingo litzateke ekitaldia. Bestalde, euskal janzkien erakusketa ikusteko azken eguna gaur izango da, Biterin 17:00etatik 19:30etara.

Bihar kalebueltak

Bihar arratsaldean bukatuko da Dantzari Festaren aurtengo edizioa. Dantzari txikiak eta Gipuzkoako zazpi dantza talde (tartean TTarla) aterako dira Hernaniko kaleetan barrena, 17:00etan. 19:00etan Alkarkide taldeko dantzariak girotuko dituzte kaleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!