Hernaniko Abertzale Sozialistak plataformako hautagaiek agerraldia egin zuten atzo. Ixiar Miner buru duen plataformak eskerrak eman zizkien herritarrei sinadurekin emandako babesagatik eta Udal gestioaren inguruko ideia nagusiak jakinarazi zituen.
Sinadura bilketa, ´oso positiboa`
Ezker abertzaleko plataformak ´oso positibo` baloratu du Hernanin 1.505 sinadura jaso izana eta nabarmendu du duela lau urte Bildu Hernanirekin baina 100 gehiago jaso direla, ´oraingoan gainontzeko alderdien babesik gabe`. Herriak ´ilegalizazioaren mamua astindu` eta ezker abertzalea udaletxera itzultzeko ´premia` duela adierazi du plataformak.
Partehartzea eta demokrazia
HAS-ek adierazi du Udal erabakiek parte hartze eta demokrazia zuzenean oinarritu behar dutela eta, herriaren beharrak ezagutzeko, urriaz geroztik prozesu partehartzaile bat garatu dute: ´250 bat lagunek hartu dute parte bilera, elkarrizketa eta batzarretan`. Plataformaren arabera, Hernanik garapen plan ´oso` bat behar du, ´herritarren beharren araberakoa`. Beren iritziz, aurreko Udal taldeak proposatutako ´hazkunde burugabeak ez du zentzurik`. Etxebizitza politika ´ausartagoa` egin behar dela ere nabarmendu dute ´hitzez eskubide dela onartzen dena praktikan ere eskubide izateko`. Udalak busti beharra du gai horietan, beren iritzian.