Heldu da eskerrak emateko garaia

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 26a, 02:00

Ume, gazte eta helduak ibili gara KORRIKA, lekukoari helduta batzuk, korrika egiteko leku egin ezinik beste batzuk. Jende asko Hernani eta inguruetan, aho ugari euskararen alde oihuka. Baina hizkuntzak ahopeka, lagungiro goxoan, maitasun hitzetan, haserrealdietan, azalpenetan ere badaki hitz egiten. Hor dago. Heldu egin behar. Behin helduta berak ez zaitu utziko, zuk ihes egiten ez badiozu, ondo hartuko zaitu. Heldu-heldu eginda ibiliko zarete biok. Orduan, korrika nahiz patxadan, heldu dizun hizkuntza horri emango dizkiozu eskerrak. Guk zuei eman nahi dizkizuegu. Mila esker

Leire Arregi eta Lur Etxeberria

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!