2006ko aurrekontuen likidazioak plenoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 25a, 02:00

Gaur arratsaldeko 17:00etan plenoa egingo dute udaletxean eta sei gai eztabaidatuko dituzte, horien artean Udaleko, Osasun eta Gizarte Ongintza Patronatuko, eta Kirol Patronatuko 2006 urteko aurrekontuen likidaziorako ebazpenen berri emango du Alkateak. Horrez gain, bide publikoan terrazak jartzeko, fidantza moduan bankuko bermea onartzea ere plenora eramango dute eta Diputazioak Arau Subsidiarioen plan orokorrerako eskatutako aldaketak egitea ere bai. Udaleko hizkuntza irizpideak ere finkatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!