‘Afrika sub-sahariarra eta inmigrazioa’ hitzaldiarekin bukatuko dira gaur Afrikari buruzko jardunaldiak

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 25a, 02:00

Agustin Unzurrunzagak eta Abdulaye Gueyek Saharapeko Afrikako etorkinen egoera aztertuko dute, AMHER-en eskutik. 19:00etan Biterin.

gaur bukatuko dira Saharapeko Afrikari buruzko jardunaldiak, Afrikar komunitatea hemen hitzaldi-eztabaidarekin. 19:00etatik aurrera, Biterin izango dira Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriako kidea eta Abdulaye Gueye Caritas-eko abokatua, AMHER-ek antolatuko ekitaldian. Gueyek etorkin azpisahariarren bidaia azalduko du: zergatik abiatzen diren, nola, eta abar. Unzurrunzagak, berriz, etorkinak hemen aurkitzen duten bizimodua azalduko du: lan mundua, legeak, integrazioa...

Atzo ‘Afrika plana’ aztergai

Atzo, Nerea Basterretxek eta Jose Luis Carrascok Afrika plana eta kooperanteen papera azaldu zuten Biterin, Kooperazioa Saharapeko Afrikan eta kooperantearen papera hitzaldian. Hernaniko kooperazio taldeak antolatutako Afrika, dena eman eta zer jaso? jardunaldiak apirilaren 17an hasi ziren eta lau hitzaldi eta zineforum bat egin dituzte, gaiaren bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!