Amaia-Aimar gogoan izan zuten atzo Plazan egindako ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 26a, 02:00

Plaza betean egin zioten atzo hileta zibila Amaia-Aimar Elosegi Ansa, astelehenean hildako hernaniarrari. Ekitaldian, dantzari eta bertsolariek hartu zuten parte eta bere lagunek eta bere senitartekoen lagunek. Senitartekoen lagunek idatzi bat irakurri zuten, bere bizitzan izandako borroka azaltzen duena eta Kronikan azaldu nahi izan dutena: ´Identitate sexualaren inguruan zenbait tabu gainditu badira ere, beste zeinbait oraindik ere badira, transexualitatea kasu, eta beharrezkoa da horiek gainditzea`. Gaztearen zintzotasuna eta ausardia nabarmendu zuten eta ´urte batzuk barru tabu hori gainditzean, gure herrian aintzindari bat izan zela` gogoratuko dugula esan zuten. Ekitaldian familiari babesa adierazi zioten beren lagun eta ingurukoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!