Udaltzainak Agustindarren plazako egoitza berrian daude jada, 6garren zenbakian. Arratsaldez udaletxean hartuko dute jendea baina goizez Agustindarren plazan bakarrik izango dira. Hemendik aurrera telefono berria ere izango dute: 943-24 89 00.
Udaltzaingo batzordea
Gaur egingo duten udaltzaingo batzordean egoitza berriaz ariko dira eta beste 5 puntu ere izango dituzte eztabaidarako, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Txotx denboraldia izango da gaurko gaietako bat. Txotx komisioak berriki egindako bileran adostutakoa argitara aterako dute, balorazio orokor bat eginda. Antza, udaltzainak jendearen ahotan izan dira azken asteetan, prentsan argitaratutako informazioagatik. Hiru udaltzain berri hartzeko oposaketen inguruan ere informazioa emango dute, proba fisikoak egin aurretik. Udaltzainen lana auzoetara zabaltzeko lan plangintza bat egiteko proposamena ere eramango dute gaurko Udaltzaingo Batzordera. Auzo ezberdinetako ideia eta arazoak jaso eta horiei erantzuteko asmoa dute, zerbitzu berriak emanda.