Herri Urratseko erropa salgai bihar ErrioGuardan

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 25a, 02:00

Herri Urratseko erropa salgai jarriko dute bihar ErrioGuarda jatetxean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Udaberri eta Udarako jantziak jarriko dituzte salgai Urrats bat zazpi nahi leloarekin: kamixeta, konjunto, gona, umeentzako erropa, poloak... Herri Urratseko arduradunek Kronikari esan diotenez, urtean zehar herri eta ikastoletan saltzen dute erropa, Herri Urrats aurretik. Ikusi edo erosteko interesa duen guztiari dei egin diote ErrioGuardatik pasatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!