Meritu haundiko seigarren postua Zumaian

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 24a, 02:00

Hernanik bi estropada izan ditu asteburuan, bata bateletan eta bestea traineriletan. Traineriletan seigarren gelditu da Hernani Zumaian, San Telmo sariketan, eta beren aurretik trainerua ACT mailan duten taldeen trainerilak gelditu dira: Zarautz, Castro, Zumaia A, Koxtape eta Zumaia B. Zarauzko estropadako balorazio ona egin du Hernaniko taldeak, traineru ligarako prestaketa ondo dijoan seinale. Bestalde, Bateletako Euskal Herriko Txapelketa ere asteburuan jokatu da eta Hernani laugarren gelditu da Federazio txapelketan, alegia, sailkapen orokorrean, zortzigarren. Irabazlea Orioko batela izan da, bigarren Zarautz eta hirugarren Isuntza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!