Kooperazioa eta ‘Afrika plana’ aztergai gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko api. 24a, 02:00

Kooperante batek eta Intermon-Oxfam-eko kide batek hitz egingo dute. 19:00etan Biterin.

Saharapeko Afrikari buruzko jardunaldietan, kooperanteen paperari eta Afrika planari buruz ariko dira gaur Kooperazioa Saharapeko Afrikan eta kooperantearen papera hitzaldian, 19:00etan Biterin. Nerea Basterretxe Intermon-Oxfam-eko kideak Espainiar Gobernuko Kanpo Harreman eta Kooperazio Ministeritzak egindako Afrika planaren alde onak eta txarrak azalduko ditu. Planak 2006 eta 2008 artean Espainiak Afrikarekiko hartu beharreko erabakiak jasotzen ditu. Jose Luis Carrasco kooperante kataluniarrak Hego Afrikan eta Mozanbiken bizitakoa kontatuko du eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana aztertuko du. Biltzen elkarteko Jeanne Rolande izango da moderatzaile lanetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!