Jardunaldien barruan bi
hitzaldi izango dira, bihar eta asteazkenean. Bihar Kooperazioa Saharapeko Afrikan eta kooperantearen papera gaiaren bueltan hitz egingo dute, Nerea Basterretxe (Intermon-Oxfam) eta Jose Luis Carrascok (kooperantea). Asteazkenean, Afrikar komunitatea hemen gaiari buruz hitz egingo dute, Agustin Unzurrunzagak (SOS arrazakeria) eta Abdulaye Gueyek (Caritas). Azken hitzaldi hau AMHER elkarteak antolatu du eta biharkoa Hernaniko
Kooperazio taldeak. Hitzaldiak 19:00etan
izango dira, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!